Herrian izango dira aurten ere Nazioarteko Ahotsak

Amaia Urbieta Arruti 2018ko urriaren 25a

Beatriz Eizmendi, Javier Ondarra eta Nekane Iribar. (Amaia Urbieta Arruti)

Aurtengo Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako parte hartzailerik onenek kontzertuak eskainiko dituzte Zarautzen. Larunbatean izango da lehen kontzertua.

Larunbatean hasiko da aurtengo Nazioarteko Ahotsak egitasmoa. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako lau parte hartzailek kontzertuak eskainiko dituzte Zarautzen. Aurtengoan, Tolosatik helarazi dutenez, parte hartzaileen artean "onenetarikoak" izango dira bertan. Larunbatean, urriaren 27an, Ukraniako Oreya abebatzakoek abestuko dute. Talde hau Zarautzen izango den hirugarren aldia da aurtengoa. Urriaren 29an, aztelehena, Amerikako Estatu Batuetako Utah estatutik, Salt Lake herriko abesbatza izango da. Azaroaren 3an, larunbata, Alemaniako Saarbücken abesbatzaren txanda izango da, eta azkenik, azaroaren 4an, igandea, Letoniako Kamer abesbatzak eskainiko du kontzertua.

Emanaldi guztiak Frantziskotarren elizan izango dira, 20:30etik aurrera. Abesbatzaren elkarteko kide direnentzat hiru euroko prezioa izango dute kontzertuek, eta gainontzekoentzat, bost eurokoa.

Zarautz Abesbatzak antolatzen ditu kontzertu hauek, Tolosako Turismo Sailaren partaidetzarekin eta Zarauzko Udaleko Kultura sailaren babesarekin. Beatriz Eizmendi Zarautz Abesbatzako kideak azpimarratu du aurtengoa "berezia" izango dela, Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren 50. urteurrena izango dela eta. "Emanaldiak urtero ederrak badira ere, autengoak bereziki mereziko du". Javier Ondarra Abesbatzaren batzordeko lehendakariak adierazi du "aukera paregabea" dela Tolosara bertaratu ezin dutenentzt. Nekane Iribar Kultura zinegotziak, eskerrak eman dizkie Zarautz Abesbatzakoei, "puntako abesbatzak" herrian entzuteko aukera bermatzeagatik, eta hori posible izateko egindako ahaleginagatik.

Ondorengo lotura eta argazkietan ikusgai daude abesbatza bakoitzaren argazkiak eta interpretatuko dituzten abestiak.

Ukraniako Oreya abesbatza:

 

Amerikako Estatu Batuetako Salt Lakeko abesbatza:

 

Alemaniako Sarbücken abesbatza:

 

Letoniako Kamer abesbatza:

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide