Gaur emango diote hasiera Nazioarteko Ahotsak ekimenari; 20:30ean, kontzertu zikloko lehenengo emanaldia eskainiko dute. Ukraniako Oreya abesbatza arituko da gaurkoan, Frantziskotarren elizan. Guztira lau kontzertuk osatuko dute egunotako emanaldi sorta; Oreyaz gain, Amerikako Estatu Batuetako Salt Lake abesbatza, Alemaniako Saarbücken abesbatza eta Letoniako Kamer abesbatza izango dira gurean, datozen egunetan.