Irudietan: Ekitaldi jendetsua Ekhine Eizagirreri ongietorria egiteko

Amaia Ventas Aldabaldatreku

Musika plaza bete egin da gaur eguerdian, Ekhine Eizagirreri ongietorria egiteko. Askotariko eragile eta norbanakoek hartu dute parte bertan: Etxeratekoek, Sortukoek, Ekaitz Sirvent presoaren senitartekoek, Sare Feministakoek, besteak beste.

Eizagirrek bukaeran hartu du hitza, eta adierazi du gaurko egunez Sirvent eta beste preso politikoak dituela gogoan. Horien askatasuna "biderkatzeko" garaia dela nabarmendu du eta, zentzu horretan, abenduaren 9an Parisen aurrera eramango den mobilizazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak: "Preso denak etxean izan arte jarraitu behar dugu borrokan".  

Festak gaztetxean jarraituko du. Bazkariaren ondoren, gauean kontzertuak izango dira Putzuzulon, 20:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide