Igandea Pariserako apuntatzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko abe. 1a, 11:29

Igande honetan (abenduaren 3an) bukatuko da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazio historikora joateko autobuserako izena emateko epea. Zerrendak ordura arte zabalik egongo dira Arrano eta Eguzki tabernetan.

10.000tik gora pertsona espero dira jada Parisen, beraz, animatu zaitez eta izena eman zuk ere, oraindik garaiz zaude eta! Gogoratu joan ezingo bazenu ere, ekimenari sostengua emateko askotariko aukerak dituzula:

1) Hasteko, zure ingurukoak Parisera joatera konbentzituz.

2) Zarauztik aterako den autobusa ordaintzeko tabernetan salgai dauden 5 euroko bonolaguntzak erosiz.

3) Manifestazioko gastuak ordaintzeko ireki den dohaintzan parte hartuz. Lotura honetan duzu informazio guztia.

Ondo izan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide