Atzo iluntzen jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako azken partidak. Hirugarren mailako finalean, ZKEko Iker Lizaso eta Mikel Kontreras Lagunak 2 taldeko Ander Conde eta Beñat Arrizabalagaren kontra aritu ziren eta 25-20 nagusitu ziren elgoibartarrak. Aurrez, 22 urtez azpikoen norgehiago izan zen Altzatarra eta Ikasberriren artean; azken horrek lortu zuen garaipena, 25-13 eginda.