Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa azken txanpara heldu da. Ostiralean ZKEko Jon Aizpuru eta Xabi Daguerre txapeldun izan ziren lehen mailan, Loiolatarrak taldeko Asier Salaberria eta Xabi Huegunen kontra. Bihar, ostiralean, Aritzbatalden jokatuko dituzte hirugarren mailakoen finalak. ZKEko Iker Lizaso eta Mikel Kontreras Lagunak 2 taldeko Ander Conde eta Beñat Arrizabalagaren kontra ariko dira, 20:00etatik aurrera.