Aizpurua eta Dagerre, gomazko paletako Gipuzkoako txapeldun

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 25a

Jon Aizpuru eta Xabi Daguerre txapeldunak (ZKE Pilota saila).

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruan, gizonezkoen gomazko paletako finalak jokatu zituzten atzo, Donostiako Loiolako pilotalekuan. Lehen mailan, ZKEko Pilota saileko Jon Aizpuru eta Xabi Daguerre txapeldun izan ziren, Loiolatarrak taldeko Asier Salaberria eta Xabi Huegun bikoteari 25-16 irabazita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide