10.000 kilo bizkarrera 18 minutuan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko urr. 28a, 20:29

Izeta II.a 10.000 kilo bizkarrera eraman eta gero. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Esan eta egin: 20 minutuan baino gutxiagoan eraman ditu bizkarrera Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak 10.000 kilo. Zehazki, 18 minutu eta segundu bat behar izan ditu aiarrak 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko zilindroa bakoitza 50 aldiz jasotzeko, azken hori esku bakarrarekin.

Bere 44. marka hautsita esan dio agur harrijasotzaileak bere ibilbideari, Aritzbatalde pilotalekuan izandako ekitaldian. Hala ere, plazetan jarraituko duela aitortu du, gazteen entrenatzaile gisa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide