Irudietan: Omenaldi beroa jaso du Izeta II.ak bere agurreko ekitaldian

Amaia Ventas Aldabaldatreku

Bere buruari ezarritako erronka beteta, omenaldi beroa jaso du Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a-k bere agurreko ekitaldian. Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Aritzbataldi pilotalekuan, harrijasotzaileak bere 44.marka nola hausten zuen ikusi eta hura omentzera.

Bertan izan dira hainbat eta hainbat urtetan harekin plazaz plaza aritu diren harrijasotzaile eta aizkolariak. Erakustaldi zabala eskaini dute, Izeta II.aren ibilbidea aitortzeko. Xabier Euzkitzek eta haren seme Anerrek hainbat bertso bota dizkiote, eta Zarautz abesbatzakoek ere abestuz agurtu dute. Ekitaldiaren amaieran, berriz, hainbat oroigarri eskaini dizkiote aiarrari.

Erlazionatuak

10.000 kilo bizkarrera 18 minutuan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017 urr 28 Kirola

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide