Euskotren Ligako azken bi jardunaldietako bat jokatu berri dute Zarautzen: Zarauzko IX. Ikurriñako lehenbiziko jardunaldia. San Juan nagusitu da eta, jardunaldi baten faltan, Euskotren liga berak irabazi du matematikoki, laugarren urtez jarraian.
Hibaikak bigarren egin du, irabazlearengandik 10 segundutara, eta Oriok, berriz, hirugarren, San Juanengandik 28 segundura. Arraun Lagunak sailkatu da laugarren postuan. Hona hemen gaurko sailkapena:
- San Juan 11:41,64
- Hibaika 11:51,42
- Orio 12:09,00
- Arraun Lagunak 12:45,34