Estropadak dira nagusi asteburu honetan, Zarautzen. Gaur eguerdian hasi dira KAE 1 Ligako VIII.Zarautz Arraun Elkatea Ikurriña lehiatzen, eta tartean dira eskualdeko taldeak: Zarautz, Orio, Getaria eta Zumaia. Ohi bezala, jende ugari bildu da Getaria bidean, nork bere taldea animatzera.