Aste Nagusia 2017

Emaitzak: VIII. ZAE Ikurriña

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 19a, 15:00

Getariarrak bigarren egin dute ZAEko Ikurriñan

Donostiarrak eraman du bandera. Getariarrek bigarren egin dute, oriotarrek laugarren, zarauztarrek zazpigarren eta zumaiarrek, berriz, zortzigarren.

Gaur eguerdian lehiatu dute VIII. ZAE Ikurriña, eta Donostiarrak eraman du KAE 1 Ligako bandera. Getariarrek bigarren egin dute, irabazlearengandik ia 12 segundura. Oriokoak laugarren postuan sailkatu dira, eta etxekoak, Enbatakoak, zazpigarren postuan. Zumaiako Telmo Deunek zortzigarren postua lortu du.

Hona hemen gaurko sailkapena:

  1. Donostiarra 21:08,91
  2. Getaria 21:21,15
  3. Lekittarra 21:21,41
  4. Orio 21:40,84
  5. Santurtzi 21:41,84
  6. Deusto 21:43,28
  7. Zarautz 21:45,83
  8. Zumaia 21:50,12
  9. Arkote 22:01,59
  10. Pedreña 22:13,80
  11. Portugalete 22:22,22
  12. Hondarribia 22:28,15

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldiak izango dira. Lehenbizi, emakumezkoak lehiatuko dira Zarauzko IX. Ikurriñako lehen jardunaldian. Horiek amaitzean, gizonezkoek ekingo diote lehiari. Horiek Zarauzko XL. Estropadako lehenbiziko jardunaldia izango dute jokoan.

 

Erlazionatuak

VIII. ZAE Ikurriña, lehian

Zarauzko Hitza 2017 abu 19 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide