Kiroldegiko langileen auzia

Kiroldegiko langileek grebari ekin diote

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 16a, 08:19

ELA sindikatuaren babesean, BPXport eta Baleako langileek lanuzteak antolatu dituzte gaurko eta biharko, lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Goizeko 06:00etan elkartu dira gaur Aritzbatalde kiroldegiko sarreran, eta bertan izango dira 10:00ak aldera arte. Ez dute inolako arazorik izan, eta kirol instalazioak itxita daude. Arratsaldean, 17:00ak aldean, auto karabana egingo dute herrian barna. Biharko ere antolatu dituzte mobiolizazioak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide