Kiroldegiko langileen auzia

Hasi dute greba kiroldegiko langileek

Zarauzko Hitza

BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileek, ELAren babesarekin, egun osoko lanuztea egingo dute gaur, euren lan baldintzak bermatzeko eskatzeko. Goizean goiz kiroldegi atarian bildu dira, mobilizazioekin hasteko.

Arratsaldean, 17:30ean bizikleta martxa egingo dute kiroldegitik udaletxe atariraino eta 18:30ean elkarretaratzea egingo dute bertan. Ondorioz, kiroldegia itxita egongo da gaur.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide