Gure Modura prozesuko diagnostiko faseko azken bilera izango da ostiralean. Horren helburua da prozesuarekin aurrera jarraitzeko borondatea ezagutzea, hau da, gazteek euren moduko herritarrentzako zerbitzu publikoa sortzeko beharra sentitzen duten ala ez jakitea. Hala izanez gero, eratze prozesua nola antolatuko den erabakiko dute.
Bilera irekia da. 18:00etan izango da, Etxezabalan.
Gure Modura proiektua Gaztematikak eta Aldundiko Partaidetza sailak sustatu dute, udalarekin elkarlanean. Helburua gazteekin batera gazte zerbitzua diseinatzea da. Hainbat fase ditu eta ostiralekoarekin lehenbizikoari emango zaio amaiera, Diagnostiko faseari, alegia.