Gazte zerbitzua sortzeko lehen tailerra egingo dute hilaren 17an

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 11

18:00etan izango da, kiroldegiko areto nagusian.

Zarautzen Gazte Zerbitzuak nola izan beharko lukeen adosteko, tailerra antolatu dute hilaren 17rako. Gazteak bertan parte hartzera animatzeko, ondoko bideoa sortu dute.

Bilera datorren ostegunean izango da, kiroldegiko areto nagusian, 18:00etan. Orain arte bildutako informazioa ezagutarazi eta ekarpenak egiteko aukera izango da bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide