Herri galdeketa

Gaur egingo dute Urola Kostako herri galdeketen aurkezpena

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 10a, 09:49

Zarahitzen eaurkezpena, Merkatu plazan.

Estatus politikoari buruzko galdera eta herri galdeketen data zehatza jakinaraziko dituzte Modelon, 19:00etan.

Urrian aurkeztu zuten Zarahitz herri ekimena, Zarautzek, Urola Kostako beste zenbait herrirekin batera, udaberrian Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herri galdeketa egiteko lekukoa jasota azpeitiarren eskutik. Azaroaren 15ean egin zuten lehen topaketa udalerrian, 2017ko udaberrian herri galdeketa antolatzeko dauden egitekoen, abiarazi beharko diren lan-taldeen eta gainerako zehaztasun guztien berri emateko. Astearte honetan egingo dute Zarautzen Urola Kostako herri galdeketen dataren eta galderaren aurkezpena. Modelon izango da ekitaldia, 19:00etan.

Egun horretan abiatuko dute  galdeketaren aurreko sinadura bilketa ere. Bederatzi udalerrietako kirol, kultura, politika eta gizarte arloetako herritar ezagun batzuek hartuko dute hitza; haiek izango dira sinatuko duten lehenbizitakoak.

"Denera, 60.000 pertsona baino gehiago bizi dira herri galdeketa egigo den herrietan. Tartean, 5.000 biztanletik gorako lau herri daude: Zarautz, Azkoita, Zumaia eta Orio. Azpeitik, eskualdeko herri nagusietako bat izanik, 2016ko ekainean egin zuen bere herri galdeketa, eta arrakasta handia izan zuen: herritarren ia %40k eman zuten botoa. Hari lekukoa hartuko diote oraingoan gainerakoek". Herritarrak ekitaldira bertaratzera deitu dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide