Hildako ertzainaren lan istripuaren harira, elkarretaratzea egin dute

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 15a

Ertzaintzako hainbat sindikatuk salatu dute segurtasun falta euren egunerokoan.

'Lan istripu gehiagorik ez' lelopean, hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Oiartzungo ertzainetxearen parean, ERNE, ELA, SAN, SIPE. eta CCOO sindikatuek deituta. Atzo goizean, Irura parean, auto bat errepidetik atera zela-eta, zirkulazioa zuzentzen ari zenean, beste auto batek harrapatuta hil zen Zarauzko bizilaguna. Ezbehar horren aurrean, honakoa salatu dute Ertzaintzako sindikatuetako kideek:

- Segurtasun neurrien falta, besteak beste, beste patruila bat bidali izana, lagungarri gisa.

- Segurtasuneko protokolo berezien falta, 53 instrukzioa indargabetu zutelako.

- Egunerokorako lan materialaren egoera txarra.

Hala, Prebentzio sailari eskatu diote "behingoz" gertaera argitzeko ikerketa sakona egin dezan eta Ertzaintzako langileen segurtasunaz arduratzeko. Halaber, departamentuari eskatu diote "lehenbailehen" aitor dezala ertzaina lanean hil zela, alegia, lan istripua izan zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide