Irurako istripuan hildako ertzaina Zarauzko bizilaguna da

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 14a

Istripuko irudia (EITB).

Ertzaintzak jakinarazi du Zarauzko 54 urteko gizonezko bat dela, eta El Correo egunkariak Josu Uzkudun dela argitaratu du.

N-1 errepideko 439 kilometroan gertatu da ezbeharra, 08:00ak aldean. Minutu batzuk lehenago ibilgailu bat errepidetik irten da, eta ertzaina zirkulazioa zuzentzen ari zen, beste auto batek harrapatu duenean. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi dira eta bertan artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide