Irabazi Zarautzek elkartasuna adierazi du ertzainaren heriotzaren aurrean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 15a

Herrizaingo Sailari istripuaren arrazoiak argitzeko eskatu dio, etorkizuneko istripuak prebenitzeko.

Irabazi Zarautzek elkartasuna adierazi die atzoko istripuan hil zen ertzainaren emazteari eta semeei. Familiaren eta gertukoen samina eragin duen heriozko lan istripua sentitzen duela azaldu du.

Koalizioak, era berean, istripuaren arrazoiak argitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, etorkizuneko istripuak saiheste aldera, eta intituzioei segurtasun arloan "arreta ez kentzea" eskatu ere.

Bide batez, hildako ertzainaren lankideei elkartasuna adierazteaz gain, lan istripua salatzeko eginiko elkarretaratzeak babaesten ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide