TAOko 6. zonako egoiliarrek 5. zonan ere aparkatu ahal izango dute

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 15a

5. zonan aparkatu ahal izango dute 6. zonakoek.

Udalak jakitera eman duenez, ekainaren 28ra arte malgutasuna izango dela TAO sisteman.

Zarauzko Udalak TAOko 6. zonako aparkaleku plazak aztertu eta gero, zonalde horretako egoliarrei 5. zonan ere aparkatzeko aukera eskaintzea erabaki du. Bestalde, azken egunetako euriaren eraginez, ezin izan dituzte egoliarren zona guztiak margotu, baina datozen egunetarako prest izango direla jakitera eman du.

Udalak nabarmendu du ekainaren 28ra arte malgutasuna izango dela TAO sisteman, egoliarren zonetan eta zarauztarrekin. Era berean, TAOko langileak herritarrei sistemaren inguruko azalpenak ematen eta laguntza eskaintzen ariko dira.

Eguzki Izarrako aparkalekua, berriz, datorren ostiralean zabalduko dute, eta bertan aparkatzeagatik ordaindu egin beharko da. Kortazarren bezala, TAO biguna izango du: 2,5 euro egun erdia, eta 5 euro egun osoa, hain zuzen ere.

Erlazionatuak

Aparkaleku zerbitzuak, abian

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016 eka 15 Gizartea

TAOren ezaugarriak

Zarauzko Hitza 2016 eka 15 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide