TAOren ezaugarriak

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 15a

  • Iraupena. Udako TAO sistema luzatu dute, irailaren 30era arte. Lehen irailaren 15era arte zen.

  • Zonaldeak. Aurrez, gune eta azpiguneetan zegoen zatituta TAO . Orain zazpi zonalde sortu dituzte. Honakoak dira: 1.a, Alde Zaharra ( lehengo 1-1 gunea); 2.a, Vista Alegre (lehen 1-2 zena); 3.a, Azken Portu eta Aitza kalearen bi aldeak (aurrez 1-3 zena); 4.a, Zelai Ondo, Aritzbatalde, Mitxelena eta Itxasmendi (lehen 3. zona zena); 5. a, Nafarroa-Lapurdi eta Zelai Azpibidea-Jaurtakoletik Zarauzko irteerara;  6.a, Mendilauta eta Lizardi-Mollarri arte eta 7.a karabanentzat. 

  • Koloreak. Trafiko legearen araberako koloreak zehaztu dituzte:  zuria eta E/R seinalizazioa dutenak egoiliarrentzat (orain arte gorria zen); urdin-zuriak errotazio handikoentzat eta urdinak, gainontzekoak. 

  • 4 orduko muga desagertu. Aurrerantzean egun osoan zehar aparkatu ahalko da.
    TAO bigunak.  Eguzki Zahar TAO biguneko aparkalekua izango da —lehen aldirietakoa zen, doakoa—, Kortazar bezala. 2,5 euro ordaindu beharko dira egun erdiz autoa partzela horietan uzteko, eta 5 euro egun osorako.  6. eremuko egoiliarrek Eguzki Zaharren aparkatzeko aukera izango dute, euren eremuan tokirik ez balego.

  • Beste zonetan aparkatzeko aukera. Txartela dutenek beste egoiliar eremuetan aparkatu ahalko dute ordubetez, doan.

  • Bereizgarri bereziak. Egoiliar ez diren langile eta autonomoentzat, 25 euroan; Zarautzen erroldatuta egon baina TAOrik ez duten auzoetan bizi direnentzat, 10 euroan lehenbiziko txartela eta 20 euroan bigarrengoa eta Zarautz inguruan bizi diren beste herrietako auzotarrentzat 30 euroan. Azken horiek 4. zonan aparkatu beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide