Aparkaleku zerbitzuak, abian

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko ekainaren 15a

Udako TAO sistemaren inguruko mapa (Zarauzko Udala).

Gaurtik hasi eta irailaren 30era arte izango da indarrean Zarautzen TAO zerbitzu berria, hainbat aldaketarekin. Getarian eta Orion irailaren erdialdera arte izango da martxan.

TAO sistema «erraztu eta eraginkorragoa zein ulerterrazagoa» egiteko helburuarekin, hainbat aldaketa egin ditu Zarauzko Udal Gobernuak aparkaleku sisteman. Udazkenean parte-hartze prozesua eraman zuen aurrera sisteman hobekuntzak egite aldera, eta bileretan herritarrek egindako ekarpen ugari jaso dituzte TAO berrian. Gaur bertan jarriko dute abian, aldaketekin.  Besteak beste, koloreak aldatu dituzte, eremuak, iraupena eta baita bereizgarri bereziak sortu ere.

Ordutegia mantenduko dute: egunero 09:00etatik 20:00etara egongo da martxan. Baina aparkatzeko lau orduko muga kenduko da; egun osoz aparkatu ahalko da autoa. Errotazio altuko guneak ere berdin mantenduko dituzte: igandetan eta jai egunetan eremu urdin gisa funtzionatuko dute; astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango dira martxan eta larunbatetan, aldiz, 09:00etatik 13:00etara.

Herritarrek dagoeneko jaso dituzte etxean binetak eta baita aldaketa horiei buruzko informazioa ere. Hala ere, informazio gehiago jaso zein zalantzak argitzeko TAOren bulegora jo (Urdaneta kalea, 5. zenbakia) daiteke edota bertako telefono zenbakira deitu: 943-83 22 63.

Erlazionatuak

TAOren ezaugarriak

Zarauzko Hitza 2016 eka 15 Gizartea

EH Bildu: «Legeari entzungor eginda abiatu du TAO»

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016 eka 15 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide