Aizkorak zorroztuta, akabo sanmartinak

Maddi Txintxurreta

Aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldiak jende ugari erakarri du Urdanetako frontoira, San Martin festetako azken egunean. 

Azaroaren 6an hasitako San Martin festak datorren urtera arte agurtu dituzte Urdanetako auzotarrek. Laja eta Alabierrek izan dute jaietako azken erromeria eskaintzeko ardura, eta traka zaratatsuaren ostean itzali dira sanmartinak, zazpi eguneko festa maratoia atzean utzita. 

Aurretik, ordea, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko abagunea izan dute auzotarrek nahiz inguruko herrietatik joandako zaleek. Lehia aparte utzita, ikusleak gozarazteko lan egin dute Lierni Osa, Maddi Gesalaga eta Hodei Iruregagoiena Izeta IV. harri-jasotzaileek nahiz Jakes Iruretagoiena Izeta V. eta Joanes Izagirre aizkolariek, eta giro bikaina sortu da frontoian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide