Eskaintza guztiz doakoa da Gukako bazkideentzat. Kide bakoitzak bere etxekoekin joateko aukera izango du, baina ahalik eta Gukakide gehienei lekua egiteko, mesedez, etxekoen pertsona kopurua errespetatzea eskatzen da.
Xehetasunak:
- Eguna: irailak 26
- Ordua: 12:00
- Lekua: Balentziaga museoa, Getaria
- Prezioa: bazkideentzat doan
Izen ematea:
Parte hartu nahi dutenek beheko galdetegia bete beharko dute. Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.
Leku kopurua mugatua denez, lekuak baino jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. Ondoren, Guka jarriko da irabazleekin harremanetan.