Mater arrantza ontzian 'Bisita arrantzalea' egin dute Gukakideek

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 20a

Joan den maiatzaren 9an, Gukako bazkideek, senideek eta lagunek esperientzia aberasgarria bizi izan zuten itsasoan. Mater ontzi museoan antolatutako doako bisita gidatuari esker. 

Bisita arrantzalea deituriko jardunaldiari esker, arrantza teknikak eta itsasontzi baten eguneroko bizimodua modu didaktikoan ezagutu zituzten bertaratutakoek. Gainera, Jaizkibel inguruko itsas paisaiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Ekintza hau guztiz doakoa izan zen bazkideentzat, Gukakideei eskaintzen zaizkion abantailen barruan eskainitakoa. 

Komunitatea indartzen

Giro ederra nagusitu zen goiz osoan zehar. Kostaldeko txokoak modu berezian ezagutzeaz gain, bailarako komunitatea saretzeko eta kideen arteko harremanak sendotzeko balio izan zuen egitasmoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide