Eduki babestua

ZU Zentro Mediko Estetikoa, osasuna eta estetika adituen eskuetan

Erredakzioa 2026ko martxoaren 27a

Zumaiako ZU Zentro Mediko Estetikoan medikuntza estetikoa eta estetika aurreratua uztartzen dituzte, emaitza naturalak ematen dituzten tratamendu seguruak eta eraginkorrak eskaintzeko.

ZU zentro mediko estetikoak duela bi urte ireki zituen bere ateak estetika aurreratuko zentro gisa, eta orain, bere zerbitzuak garatu ditu, medikuntza estetikoa, nutrizio espezializatua eta kiromasaje terapeutikoa dituen diziplina anitzeko herriko zentro bakarra bilakatzeko.

Zumaiako ZU Zentro Mediko Estetikoan medikuntza estetikoa eta estetika aurreratua uztartzen dituzte, emaitza naturalak ematen dituzten tratamendu seguruak eta eraginkorrak eskaintzeko. Protokolo pertsonalizatuekin eta teknologia aurreratuarekin lan egiten dute, azala barnetik hasita hobetzeko eta kanpoko edertasuna indartzeko. Gainera, tratamendu bakoitza nutrizio espezializatuarekin eta kiromasaje terapeutikoarekin uztartzen dute, betiere gertuko arreta profesionalarekin.

ZU Zentro Mediko Estetikoa. Osasuna eta estetika adituen eskutik, merezi duzun konfiantzarekin.

Zu zaintzen zaitugu!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide