GUKAKIDE

Historiaurreko sekretuak ezagutuz, Gukakideekin

Erredakzioa

Zestoako Ekainberrik eskaintzen duen Historiaurreko Esperientzia Konpletoa bisita gidatua egin genuen Gukakideekin, azaroaren 17an. Guztiz doakoa izan zen bisita gidatuak ia bi ordu iraun zituen, eta bertaratuek asko ikasi eta gozatzeko aukera izan zuten. Izan ere, erreplikako bisita gidatua egiteaz gain, historiaurreko biziraupen-teknikak ezagutzeko jarduera praktikoak egiteko aukera izan zuten Gukaren bazkideek: sua nola egin, ehizatzeko modu desberdinak praktikatu eta historiaurreko gizakiak bezala margotzeko modu desberdinak ikasi zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide