TKE ligako estropada bat abuztuaren 19an eta 20an jokatu da Zarautzen

Zarauzko hitza 2017ko martxoaren 19a

Iazko Zarauzko estropadako une bat (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

TKE ligako batzarra egin zuten atzo, larunbata, Bermeon (Bizkaia). Bertan, besteak beste, arrauneko TKE ligaren egutegiaren berri eman zuten.

Arrauneko TKE liga uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta estropadetako bat Zarautzen jokatuko da abuztuaren 19an eta 20an.

Euskotren ligari dagokionez, sailkapen estropadak uztailaren 8an eta 9an jokatuko dira, Orion eta Donostian, hurrenez hurren. Euskotreneko lehiako azken hitzordua, berriz, Zarautzen izango da, abuztuaren 19an eta 20an.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide