Datorren denboraldian Getaria-Zarautz trainerurik ez da izango

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 14a

Getaria Zarautz trainerua Donostiako estropadan. (Lide Ferreira/Irutxuloko Hitza)

Ez dute lortu taldea osatzeko nahikoa arraunlari.

2016an Getaria-Zarautz emakumezkoen traineruan arraunean egin zuten hainbat arraunlarik arraunean ez jarraitzeko asmoa azaldu zuten pasa den denboraldi bukaeran. Egoera zein zen ezagutzeko, elkarteko zuzendaritzak bilera deitu du denboraldi hasieran, eta ez da bildu trainerua osatzeko nahikoa arraunlari. Horregatik, aurten ez da izango Getaria-Zarautz emakumezkoen trainerurik. Arraunean jarraitu nahi duten arraunlariek beste talde batzuetan jokatuko dute 2017 denboraldian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide