Iñurritzako dunetako landareriaren gida argitaratu du udalak

Zarauzko hitza

Iñurritzako dunan aurkitu daitekeen landare baten irudia. (Zarauzko Udala)

Aranzadiko teknikariek osatu dute gida, eta Arkamurka Natur taldeko kideen argazkiak biltzen ditu.

Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak Iñurritzako biotopoko dunen landaretza aniztasuna ezaguturazi nahi du herritarrem artean, eta horretarako gida bat argitaratu du. Udaleko Ingurumen zinegotzi Gloria Vazquezek azaldu duenez, "sakelako gida bat da eta irudiek garrantzi berezia" dute. Aranzadiko teknikariek osatu dute gida, eta Arkamurka Natur taldeko kideen argazkiak biltzen ditu. 

Gidak, ohiko landareen, desagertzear dauden espezieen eta landare inbaditzaileen inguruko informazioa jasotzen du, baita landare bakoitza dunan zein eremutan kokatuta dagoen ere. "Zarauzkoa bezalako duna gutxi geratzen dira Euskadin. Naturaren altxor garrantzitsua dugu herrian, eta gidaz lagunduta herritarrek dunan dauden landareak identifikatzeko aukera izango dute biotopoko pasealekutik".

Gida Garoa liburu dendan eta Araba kaleko Eroskin eros daiteke 3 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide