Herriko sortzaileak Durangon

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 2a

Perlak laukotea zuzeneko batean (Jon Iraundegi).

Hainbat dira gaur hasiko den 51. Durangoko Azokan beren lanak erakusgai izango dituzten Zarauzko idazleak eta musikariak. Horietako askok Ahotsenean aurkeztuko dituzte lanak, gainera.

Ahotseneako egitaraua

Abenduak 3, bihar
12:30. Jexuxmai Lopetegiren, Harkaitz Canoren eta Antton Olariagaren Itzal zaunka disko liburuaren aurkezpena.
18:20. Eraso! taldeak Kaiolatik ihes diskoaren zuzeneko emanaldia eskainiko du.

Abenduak 4, etzi
12:30. Aitziber Etxeberriak Nomada liburuaren aurkezpena egingo du.
18:30. Asier Serranok Linbotarrak eta Ate osteko itzalak liburuez solasaldia eskainiko du.

Abenduak 6, asteartea
13:00. Occhi di Farfallak Lerroetatik ihes lana taularatuko du.
17:00. Perlaken Itzaletatik diskoaren zuzeneko emanaldia eskainiko du.
18:20. Errimek izen bereko diskoaren zuzenekoa emango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide