Kalean da Errimeren aurreneko lana

Zarauzko hitza 2016ko urriaren 27a

Errimeren lana (Uztarria.eus).

Besteak beste, Paul Beitia eta Patxi Gabilondo zarauztarrek osatzen dute taldea.

Eman ditu bere fruituak ordu askoko lanak, eta dagoeneko argira atera da Errime taldearen aurreneko maketa. Jon Gurrutxaga, Unai Martinez, Felipe Murillo eta Asier Aizpuru azpeitiarrek eta Paul Beitia eta Patxi Gabilondo zarauztarrek osatzen dute Errime taldea, eta Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker proiektua aurrera ateratzea lortu dute.

Hilabetez aritu dira lanean bost gazteak, eta ordu asko eman dituzte Azpeitiko 2Noisy estudioan sartuta abestiak grabatzen, Oihan Lizaso, Ibon Gerra eta Aritz Gerraren gidaritzapean. Jon Gurrutxagak azaldu duenez, “oso gustura” gelditu dira egindako eta lortutako emaitzarekin.

Irakurri albiste osoa uztarria.eus webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide