Alokatzeko 65 aparkaleku libre daude Gurmendi plazan

Maitane Subijana Zendoia 2016ko uztailaren 19a

Gurmendin alokatzeaz gain, garaje-marra bat erosteko aukera ere badago.

Uda hasi aurretik Zarauzko Udalak aparkalekuak alokairuan eskaini zituen, uda sasoiari begira herrian autoa gordetzeko aukera emateko helburuarekin. Eskaintza arrakastatsua izan da, ekaina hasieratik beteta dago eguneko zentroan alokairuan eman ziren aparkalekuak. Baina, Udalak gogorarazi du Azken Poru auzoan, Gurmendi plazako sotoan, 165 aparkaleku daudela eta horietatik 65 libre geratzen direla. Emakida urtebetekoa da eta bakoitzagatik 60 euro ordaindu behar dira hilabetero, mantenu gastuak eta BEZa barne direla.

Gurmendin alokatzeaz gain, garaje-marra bat erosteko aukera ere badago 17.479,94 eurogatik (BEZa kontuan izan gabe) eta 2070. urte arteko emakida izango da.

Interesa duenak, Zarautz-Lur udal erakundera (Salegi kalea, 14) joan daiteke informazioa eskatzera, 943005129 telefono zenbakira deitu edota zarautz-lur@zarautz.org helbidera mezu bat bidali dezake.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide