Zarautzen 82 aparkaleku daude alokairuan emateko

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 27a

Gurmendi plazan 165 aparkaleku daude alokairuan emateko.

Eguneko Zentroko aparkalekuetatik 16 daude libre, eta Gurmendiko aparkalekutik beste 66.

Zarauzko Udalak gogoratu du 212 aparkaleku dituela alokairuan eskaintzeko. 47 Gipuzkoa kalean, Eguneko Zentroaren sotoan daude eta beste 165 Gurmendi plazan azpian, Azken Portun. Eguneko Zentroko aparkalekuetatik 16 daude libre, eta Gurmendiko aparkalekutik beste 66. Guztira, 82 aparkaleku alokairuan emateko.

Udalak adierazi duenez, udari begira, «aukera aparta» dela autoa gordetzeko horiek baliatzea. Urtebeterako hartu daitezke alokairuan bateko zein besteko aparkalekuak, eta bakoitzagatik 60 euro ordaindu beharko dira hilera, BEZa eta mantenu gastuak barne.

Halaber, Gurmendin aparkaleku marra bat erosteko aukera ere badago. 17.479,94 euro (BEZa kontuan izan gabe) kostako da emakida 2070ra arte.  

Interesa dutenek Zarautz Lur erakundera jo dezakete informazioa eskatzera zein aparkalekuren bat alokatzeko eskatzera. Bulegora jo daiteke horretarako, Salegi kaleko 14. zenbakira; 943-005129 telefono zenbakira deitu edota zarautz-lur@zarautz.org helbidera mezu  elektronikoa bidali.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide