Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, arratsaldeanegingo dituzte probak. 17:00etan, umeena; 17:20ean, irristariena; eta 18:00etan helduena. Guztira, 800 dortsal jarri dituzte salgai. Bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu izena online emanez gero (abenduaren 15era arte), eta 7 euro Helmuga kirol dendan bada. Egunean bertan, dortsalik geratuko balitz, 10 euro ordaindu beharko dute herritarrek izen ematea. Irristariek egunean bertan eman beharko dute izena.
Garoa liburu-dendaren erakusketa aretoan.
Abenduaren 5ean irekiko dute, 18:00etan, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik,. Honako ordutegia izango du: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Abenduaren 24an, 18:00etan, Schola Cantorum koruak emanaldia eskainiko du.