Txalo Produkzioak taldeak Sagastitarrak komedia taularatuko du ostiralean, ekainaren 9an, Modelo aretoan, 20:00etan. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du 'Els brugarol' lanaren euskarazko moldaketa, eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri ariko dira aktore lanetan.
Zarauzko Hitzak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.