Datorren ostiralean, maiatzaren 3an, Xake Produkzioak-ek Postdatarik gabeko gutunak antzerkia eskainiko dute Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Kepa Errastik sortutako "bakarrizketa lagundua" da honakoa, non Getari Etxegaraik zuzendu duen. Aktore lanetan Errasti bera ariko da, Nerea Ariznabarretarekin batera.
Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere atari digitaleko erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko, maiatzaren 2ko, 12:30 arte dute izena emateko aukera.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.