Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarraren azken diskoa, eta datorren ostiralean zuzenean aurkeztuko du jendaurrean, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Emanaldi berezia izango da, dozena bat musikari baino gehiago bilduko dituelako oholtza gainean, baina ez horregatik bakarrik. Izan ere, bolada batez joko duen azken kontzertua izango du. Beraz, artista beteranoarekin gozatzeko parada ezin hobea izango da ostiralekoa
Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, eta izena emateko epea ostegunean amaituko da. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.