Jokin Oregi da Bo jauna antzezlanaren egilea eta zuzendaria, eta lau aktore aterako dira oholtzara: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Anduriña Zurutuza.
Antzezlana otsailaren 25ean, igandea, egingo dute 16:45ean Modelon, eta ikuskizunean hiru zerbitzarik Bo jaunaren esan guztiak betetzen dituzte, horretara ohituta daude. Bizi osoa daramate Bo nagusi jaunaren agindupean, ume koskor zirenetik. Batzuetan pentsatzen dute mundua nolakoa izango litzatekeen haiek nagusi izango balira, agintea izango balute edo beste inoren mende egongo ez balira.
Agintari-plantak egiten dituzte jolasean, eta besteak haien zerbitzari direla irudikatzen dute. Nagusia umea zenean, zerbitzariek izan zuten "ez!" esateko aukera, baina ez zuten halakorik egin, eta ordutik intimidazioz aritu da urte luzeetan.
Haien arteko harremana guztiz morrontzakoa da, agindupekoa, baina, halako batean, "ez!" esateko aukera sortu da...
Ostegunean, otsailaren 22an, 12:00etan amaituko da zozketan parte hartzeko aukera.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.