Martxoaren 17an, igandea, Anbotoko Mari haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Logela Multimedia taldeak, Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.
Anbotoko Mari antzerkia, bideo animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da, eta 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Gari lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora, eta bertan Mariren haitzuloan sartu eta harri magikoa lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta "Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin". Marik, bere aldetik, Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.
Zozketan parte hartzeko epea ostiralean 12:00etan bukatuko da.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.