Datorren ostiralean, martxoaren 15ean, Amorantek Harri herri har disko berria aurkeztuko du zuzenean Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da saioa eta Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalaren Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, haren atari digitaleko erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko, martxoaren 14ko, 12:30 arte dute izena emateko aukera.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.