Salbideko festa batzordeak, Zarauzko Udalak eta Aspanogik elkarlanean antolatuta, gaztaina jan solidarioa egin dute gaur arratsaldean. Herritar ugari hurbildu da 18:00ak aldera Salbideko parkera, sabela betetzeko eta hotzari aurre egiteko asmoz. Aurten, bildutako diru guztia dena Aspanogi elkarteari emango zaio beraien lan paregabea aurrera eramaten jarrai dezaten.