Azaroaren 25a igaro eta egun eskas batera, gizon batek emakume bat labankadaz hil zuen atzo Bilbon. Aurten Euskal Herrian izan den seigarren erailketa matxista da, eta hori salatzeko Emakumeen* mundu martxak eta Zarauzko Mugimendu Feministak kontzentratizioa deitu dute astelehenerako. 19:00etan jarri dute hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan.
Bilboko Marcelino Oreja kaleko etxebizitza batean gertatu zen erasoa, 20:00 aldera. Bertan bizi zen emakume batek eman zuen abisua, oihuak entzun zituenean, eta Polizia etxera iritsi zenean gizona labanarekin eraso egiten ari zitzaion emakumeari. Etxean zeuden bien haurrak.
Zenbait hedabideren arabera, gizona geldiaraztea lortu zutenerako emakumeak zauri larriak zituen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Gizona hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu zuten. Erasotzaileak 47 urte ditu, eta aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik.