Datozen egunetan bi pelikula egongo dira Modeloko agendan; El director eta Rose. Lehena, gaurtik hasita astelehena bitarte egongo da ikusgai sei saioetan; gaur 20:00etan, bihar 19:15etan eta 22:15etan, Igandean 19:15etan, eta azkenik, astelehenean 17:00etan eta 19:30ean. Bigarren filma, asteartean egongo da ikusgai 19:30ean eta jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dute.
El director Dani de la Orden zuzendariaren azken proiektua da, eta izen bereko David Jimenez kazetariak El Mundo egunkarian izan zuen esperientziaren inguruan idatzitako liburuan oinarrituta dago. Jimenez beraren istorioa kontatzen da, eta nola urte luzez gerra kazetari lanean jardun ondoren, El Mundo egunkariko zuzendari izendatu zuten. Jimenezek lan egiteko duen moduak talka egiten du erredakzioko lankideekin, eta harreman hauen inguruan hitz egiten du pelikulak.
Aste honetako bigarren filma Rose da. Austrian eta Alemanian egindako ekoizpena, hainbat jaialdietan saritua izan da. Marcus Schleinzer zuzendariaren azken lana XVII. mendean dago kokatuta, eta herri txiki batera iritsi den soldaduaren nondik norakoak kontatzen ditu. Filma berezko hizkuntzan eskainiko da asteartean Modelon, hau da, alemanieraz.
Azaroaren 30a astelehena, Ikusleen Eguna izango da. Horregatik, sarrerek prezio berezian egongo dira salgai egun horretan, eta Modeloko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean eskuratu daitezke.