Aritz Lertxundi eta Andoni Etxabe palistek Gipuzkoako 2. mailara igotzea lortu dute

Aritz Mutiozabal

Andoni Etxabe eta Aritz Lertxundi, eskuinean. (utzitakoa)

Ramon Cabaleirok eta Manu Ibargurenek osatutako bikoteak play-off kanporaketa jokatuko dute Tolosaren auka. Itzulerako partida bihar goizean izango dute, Aritzbatalde kiroldegian.

Zarauzko lau bikote aritu dira aurten nor baino nor aurten Gipuzkoako 3. mailako gomazko paletako binakako txapelketa, eta horietatik bik  –Aritz Lertxundi-Andoni Etxabek eta Ramon Cabaleiro-Manu Ibargurenek– gainditu dute lehen fasea, igoera fasera sailkatuz. Hain justu ere, aurreko astean jokatu zituzten partida erabakigarri horiek.

Lertxundi-Etxabe bikoteak Danobat Mutrikuko pilotarien aurka irabazi zuen, eta, horrela, bigarren mailarako igoera erdietsi zuen. Cabaleiro-Ibarguren bikoteak, ordea, hernaniarren aurka galdu zuen. Hala ere, aukera berri bat izango dute Tolosako pilotarien aurka play-off kanporaketa jokatuz. Itzulerako partida larunbat honetan izango dute, 09:15ean hasita, Aritzbatalde pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide