Lukasmar Bandeira garaile Europe Cup txapelketan

Eneko Eizagirre Perez

Lukasmar Bandeira Europe Cup txapelketako podiumean. (Utzitakoa)

Lukasmar Bandeira jiu-jitsu borrokalari eta entrenatzaileak Europe Cup txapelketan lehen postua eskuratu zuen Valentzian asteburuan. 74 kiloz azpiko gizonezkoen kategorian urrezko domina lepoan zintzilikatuta itzuli da Zarautzera kirolaria.

Asteburuan jokatu dira kategoria desberdinetako Europe Cup txapelketak Valentzian, eta hitzordu ezin hobea izan da Zarauzko Jiu-Jitsu Lotus taldearentzat. Lukasmar Bandeira talde zarauztarreko jokalari eta entrenatzailea izan zen txapelketako izen nagusietako bat, izan ere, 41 urtetik gorako eta 74 kiloz azpiko gizonezkoen kategorian garaipena lortu zuen gerriko beltza gerrian jantzita zuela.

Lotus klubeko kideak maila bikaina erakutsi zuen lehiaketa osoan zehar, final erdietan Santiago Jesus Fletais mendean hartuta, eta finalean Jean Carlos Feijo brasildarra garaituaz. Kirolari zarauztarraren disziplina eta errutina sarituak izan zen domina lortzerakoan, eta “sari bakoitzaren atzean entrenamendu ordu asko daudela” aitortu du Bandeirak sare sozialetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide