Azaroko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean, 19:00etan hasita, udalbatzar aretoan, 2027rako udal aurrekontuei hasierako onarpena emateko. Era berean, Zarautz-Lur Hirigintzako Udal Sozietateko 2027rako lantalde organikoari eta lanpostuen zerrendari hasierako onespena ematea bozkatuko dute, baita 2027. urteko plantilla organikoari ere.
Edonola ere, ez da arratsaldeko aztergai garrantzitsu bakarra izango. Izan ere, Zarautz bizitegi gune tentsionatu izendatzeko eskaera eramango dute mahai gainera.