Ostiralean izan zen EDL ligako Surf Pro 2026 txapelketako azken saioa Laredon, eta Ruben Vitoria atera zen garaile gizonezkoen kategorian. Aurretik, Somon, eta Gijonen izan ziren zirkuituko beste bi frogak, eta Vitoriak azken saio honetan, parez pare lehiatu zuen momentuko surflari onenen artean. Ostiraleko txandan garaile izan bazen ere, ez zen nahikoa izan txapelketa irabazteko, eta Alfonso Suarezek eskuratu zuen txapela.
Munduko Txapelketa tarteko, eta lehengo urteko laugarren postua hobetu nahian, aurtengoan ere ezin izan du podiumera igo surflari zarauztarrak. Hala ere, maila handiko surflarien artean lehiatu zen eta lehia oso ikusgarria izan zen. Besteak beste, Cristian Portelliren, Bitor Garitanoandiaren, Mario Rasinesen eta Alfonso Suarez txapeldun nagusiaren aurretik amaitu zuen Laredoko saioa Vitoriak. Honela, denboraldi bikain bati amaiera ematen dio surflari zarauztarrak.