Kickboxingaren kolpeak, luze eta motz

Aritz Mutiozabal

Aritzbataldeko pilotalekuko harmailak zalez bete ziren atzo arratsaldean, jaialdiaren 21. urterrenean. Guztira,hamabost borrokaldi jokatu zituzten ekitaldian, non zazpi zarauztarrek hartu zuten parte.

Kuraia Fight Klub Zarautz taldeak antolatuta, Euskal Herria K-1 kickboxing jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Aritzbatalde kiroldegian. Ekitaldiaren 21. aldia izan zen, eta beste urte batez, borroka arte honen zalez bete ziren harmailak, hainbat kategoriatako buruz burukoak jarraitzeko.

Guztira, hamabost borrokaldiz gozatzeko aukera izango zuen jendeak, eta horietan zazpi zarauztarrek hartu zuten parte; hau da, Kuraia Zarautz  taldeko Nerea Tena, Manex Arreitunandia, Aratz Uzkudun eta Facundo Saballer rek, eta VAR Muay Thai taldeko Peru Agirrezabalaga, Aritz Olazabal eta Diego Aragonek. Jaialdiko borrokaldi nagusia, berriz, Hodei Madaiganen eta Markel Uribarriren artekoa izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide